Kronikak 18 urte bete ditu aurten, eta bere sortzaileak, Dobera Euskara Elkarteak, 25 urte. Hain zuzen, azaroaren 24an ospatuko du, bazkide eta herritarrekin batean. Egun osorako egitaraua prestatu du, eta Kantu-kantari bazkarirako txartelak salgai daude, ostiralera arte.
Burruntzi ere festan gonbidatu
Hernanin sortutako elkartea da Dobera, eta bertan dauka bulegoa ere. Horrela, Hernanin egingo da festa.
Goizeko 11:00etan hasiko da Tilosetan (euria egiten badu Atsegindegin), Doberako begiraleek prestatutako umeentzako jolasekin. Latxe aldizkariko protagonista ere, Burruntzi, festara gerturatuko da.
Eguerdiko 13:00ean, berriz, omenaldia egingo zaie Dobera sortu zutenei (euria egiten badu, Xalapartan).
Kantu-kantari bazkaria egingo da gero Xalapartan bertan, 14:00etan, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin, eta gonbidatu bereziekin. Mokadutxoarekin hasi eta babarrunak izango dira gero, txorizo, odolki, txerri saiheski, aza eta ibarrako piperrekin, Ogia, edaria, postrea, kafea eta kopa barne, 25 euro izango dira; bazkideentzat, 20 euro. Umeentzako, berriz, makarroiak, solomoa patatekin eta helatua izango dira, 10 euroan. Txartelak erosteko azken eguna ostirala izango da: 943 33 27 99.