Ergobiako zubiari egindako lanek, sariak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 14a, 01:00

Buruntzaldea osoko gazteei zuzendutako lehiaketa da Azsti­gazte. Ostiralean aurre­neko gaiari lotutako sariak ba­natu ziren, eta orain, aben­duaren 13ra arteko epea dago bigarren gaiari lotutako lanak aurkezteko.

Ikerketa lana eta originaltasuna, sarituta
Lehiaketarako gaia ‘Ergobia­ko zubia’ izan zen, eta par­tai­­deek, aurkezpen eskutitza eta lan ida­tziaz gain, iru­di bat ere aur­keztu behar zuten, eta az­ke­nik, ahozko de­fentsa egin. Os­ti­ralean egin zuten hori, Mikel Aros­­tegi, Udaleko gazte tekni­ka­ria eta Pantxoa Etxegoien, Euskal Kultur Erakundeko (EKE) ordezka­ria­ren aurre­an. 

Behin aurkezpenak egin­da, sariak banatu zituzten: 12-14 urte artekoen mailan, Eñaut Doxandabaratz izan zen 200 euroko sariaren irabazlea, Nire zubi maitea lanarekin. Epaimahaiak go­rai­patu egin zituen egindako «ikerketa lana» eta «zubia­ren historia zureganatu iza­na». Era berean, 14-18 urte arte­ko­en mailan, Garazi Ben­goetxea eta Iribe Doxan­da­baratz izan ziren txa­pel­du­nak, eta, beraz, 400 eu­ro­ko sariaren irabaz­le­ak. Kasu honetan, elkarrekin aur­kez­tu zuten Hiru begiak ize­neko lana.

Abenduan, bigarren saria
Lehiaketa hau Astigarragako Udalak sustatutakoa da, EKE, Eusko Ikaskuntza eta Aran­za­direkin elkarlanean, Bu­run­tzaldea osoko gazteei zu­zen­dua. Hainbat helburu ditu: gai zehatz bati bu­ruz­ko jakinmina sortu, in­for­­ma­zi­o­aren bilaketa eta lor­­pe­ne­ra­ko motibazioa sus­tatu, la­nerako gaitasuna ga­ratu eta jen­daurrean aur­kez­penak egi­­teko konfiantza haundi­tzea.

Aurreneko lehiaketa bu­ka­tuta, bigarrenerako lanak  abenduaren 13ra arte aur­keztu daitezke, udaletxeko erre­gis­tro­an. Kasu honetan ere Bu­runtzaldeako 14-18 urte arteko gazteek hartu de­za­keete parte, bi mailatan, eta gaia da ‘Maitasuna eta la­guntasuna’. Oinarriak ikus­te­ko: www.astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!