Kantu bazkarirako txartelak salgai daude

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 13a, 01:00

Dobera Euskara Elkartea 25 urte betetzen ari da aurten eta urteurren bo­ro­bila ospatu nahi du, ibilbide honetan bidelagun izan di­tuen guztiekin: baz­kideekin, elkar­te­ekin, talde­ekin eta he­rritar guztiekin. 

Azaroa­ren 24an izango da, 25 urteak ospatzeko festa. Eta egun horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Kantu-bazkaria ere anto­la­tu da. Xalapartan izan­go da, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien lagun­tzarekin. Txartelak salgai daude, aza­roaren 16ra arte: helduek 25 euro, bazkideek 20 euro, eta haurrek 10 euro (plazak mu­gatuak dira). 

Bi menu izango dira au­keran; heldu­ena, ho­nakoa: mo­ka­dutxoa, baba­rru­nak bere sakramen­tu­ekin (txorizoa, odol­kia, txerri saiheskia, aza eta Ibarrako piperrak), ogia eta edaria, postrea, kafea eta kopa. Hau­rrentzat, berriz, ma­ka­rroiak, xolomoa patatekin, ogia, eda­ria eta helatua.

Txartelak salgai daude Do­bera Euskara Elkar­tean ber­tan: bulegoan (Larra­mendi, 11 be­hea), 943 33 27 99 tele­fonoan eta dobera@dobera.eus email­ean. 
Aurre­tik, txikienak izango dira protagonista. Haurren­tzako jo­lasak izango dira Tilosetan, Doberako begira­leen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin izango da. Bertan egongo da Latxe aldizkariko Burruntzi ere umeekin jolasean eta giroa animatzen.

Omenaldia, Dobera Euskara Elkartea sortu zutenei
Jolasen ondoren, omenaldi­etarako garaia iritsiko da. Tilose­tan elkartuta (eguraldi txarrarekin, Xalaparta elkar­tean), omenaldi­txoa egingo diete, Dobera Eus­ka­ra Elkartea sor­tu zutenei orain 25 urte, 1993an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!