Karabelekon bazkaltzen, bizilagunak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 13a, 01:00

Bizilagunak egitasmoaren ekitaldiak ez dira Hernanin amaitu. Pasa den urtean be­zala aurten ere Karabeleko etxal­dean beste bazkari bat egingo du­te gaur. Bazter­ke­ria egoeran daudenen in­klu­sioa sus­tatzen duen Agi­fe­se­ko lan­gileek  eta Amherrekoek baz­kal­duko dute elkarrekin. 
Igandean hasi zen egitas­moari ekitaldi horrekin eman­­go zaio amaiera aur­ten­go urtean.  Bazkari eder ba­ten buel­tan, 52 fami­liak 26 baz­karitan eta 72 gaz­tek, zortzi bazkaritan, el­kar eza­gu­tzeko au­ke­ra izan zuten. 

Jende asko bildu zen Plazan ekitaldi xumean eta argazkirako
Plazan eginiko ekitaldi xu­me­an ere jende ugari bildu zen. Unai Agirrek bertsoak abestu eta soinua ere entzun zen. Zazpi urte bete ditu Sos Arra­za­keriak an­tolatutako Bizi­­­­­la­­gunak eki­menak eta ber­tako eta beste he­rrialdetako bizila­gunek elka­rrekin bazkaltzen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!