Nerea Muñoz pedagogo eta gizarte hezitzaileak hitzaldia emango du gaur Goiz Eguzkin, 17:00etan. Zahartzaroa eta giza harremanak izango ditu hizpide, eta interesa duten guztiei bertaratzeko dei egin diete. Bestalde, hilaren 29an Iratxera joateko irteera antolatu dute, eta izenematea irekita dago, bulegoan. Momentuan bertan ordaindu beharko da.