Sorpresarik ez, liderraren aurka

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 12a, 01:00

Arerio zaila zuen aurretik Hernanik atzo; Ligako liderrak hartu zuen etxean, Madrilgo Las Terrazas zelaian. Sorpre­sarik gabe eta asko borrokatuta, galdu egin zuten trikoloreek Alcobendasen kontra 59(b)-19. 
Esku hutsik bueltatu dira, beraz, hernaniarrak, baina orain­dik, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du, den­boral­di hasiera onari esker, bereziki.

Entsegu jasa, madrildarrek
Denera bederatzi entsegu egitea lortu zuten madrildarrek; horietatik lau izan ziren au­rreneko zatian, eta beste bostak, bigarrengoan. 
Hernaniarrek, aldiz, bakarra egin zuten aurreneko zatian, ia erantzun ezinik ibili ziren. Bigarrengoan, aldiz, gehiago borrokatu eta beste bi entsegu eta bi transformazio egitea lortu zuten. 
Partidu zaila, beraz, hernaniarrek atzo jokatutakoa. De­na den, bederatzigarren gera­tzea lortu zuten, jaitsieratik, oraingoz, salbu.
Asteburuko atsedena apro­­­­­­­betxatu beharko dute, be­raz, indarrak berreskuratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!