Gaur berrinauguratuko dute Egoki taberna, oraingo honetan, Malikaren eskutik. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango da irekiera festa herritarrentzat, eta jaki marokoarra izango da aukeran: kuskusa eta pintxo morunoa. Inaugurazioaren ondoren, bihar bertan irekiko ditu ateak. Etxeko jakiak eskainiko ditu egunero, izan euskaldunak (plater konbinatuak, razioak...), baita marokoarrak ere. Horrez gain, barazki-jaleentzako aukerak ere izango dira.