Egungo erronkalariei deia, astebetean beste bat lortzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 12a, 01:00

Azken txanpan murgilduta da­bil Euskara Ari Du kultur el­kartea, «indartsu baino indar­tsuago!». Izan ere, dagoeneko badira 919 erronkalari, Herna­nin hizkuntza-ohiturak alda­tzen ari direnak. Hasiera batean, abendurako 1000 erronkalari izatea nahi dute, «milatik gora» izango balira ere, «ez legoke gaizki».

Horretarako, «erronkalari guz­tien artean zenbateko hori gainditzeko gaitasuna» badagoela adierazi du elkarteak. Ho­ri horrela, «zeregin txiki bat» eskatu diete erronkalariei: «astebetean beste erronkalari bat ekarri eta hark izena ematea lortzea». Eta gogorarazi dute: «edozein izan daiteke erronkalari, baldin eta hizkun­tza-ohiturak aldatzeko prest badago».

Hain zuzen, «erronkalari bakoitzak mezua zabaltzen eta beste erronkalari bat ekartzen badu, azken hilabetean ikusgarritasun haundiagoa emango zaio ekimenari, beste ehunka lagun jarriko baitira harremanetarako hizkuntza euskeratzeko klabean».

Izena emateko hainbat bide daudela adierazi dute: www.­eus­ka­raaridu.eus, Bi­te­riko sa­rre­ran dagoen postontzia, 673 926 133 telefonoa edo Larra­mendi 11ko lokalera joatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!