52 familia mahaiaren bueltan, 26 bazkaritan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 11a, 01:00

2012an SOS Arrazakeriak tal­deak Bizilagunak ekimena sor­tu zuenetik, urtero-urtero errepikatzen den eszena izan­go da gaur Hernanin ere, AMHERrek koordinatuta: han eta hemengo familiek, kultura ezberdinetakoek egingo dute bat mahaiaren bueltan. 

Bertako eta kanpoko he­rrialdeetakoak elkar ezagu­tzeko ez ezik, bakoitzaren ja­ki­ak elkartrukatzeko ere, auke­ra ederra izango da. Aurten, Her­naniko 52 familiak balia­tuko dute aukera hori; 200 per­tsonatik gora izango dira, 26 bazkaritan banatuta.

Horrez gain, zortzi bazkari izango dira gazteen artean, 70 gaztek baino gehiagokbazkalduko du, lagun giroan.

Hamasei herrialde
Horiek guztiak kontuan har­tuta, hamasei herrialdek egin­go dute bat, AMHERrek es­kaini­tako datuen arabera:  Sa­hara,  Maroko, Senegal, Nige­ria, Ghana, Mali, Kolonbia, Bo­livia, Peru, Nicaragua,  Hon­du­ras,  Guatemala, Mexiko, Mon­­golia,  Uzbekistan eta Eus­­kal Herriak.

Hitzordua, Plazan
Bazkaritara joan aurretik, hi­tzordua jarri dute Plazan, 13:00etan. Bertan, bertsoak kantatuko dituzte. Ondo­ren, taldeko argazkia aterako dute. Gazteak, aldiz, 12:30etan el­kartuko dira Atsegindegin, eta denak batera joango dira Plazara. 17:30etan, berriz egin­go dute bat, Gaztetxean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!