Hasi dira Elorrabiko zubia eraikitzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 11a, 01:00

Urriaren 19an zuinketa akta sinatuta, urriaren 20an ekin zioten lanei Obra Construccio­nes Moyua SL enpresako langileak. Udalak adierazi duenez, obra dena jarraian egingo da, faserik aurreikusi gabe. Aurreikuspenen arabera, lau hilabete iraungo dute obra-lanek, hortaz, otsailerako prest egon daiteke. Esan bezala, Moyua S.L enpresak egingo ditu lanak, eta Foru Aldundiko Obra hidraulikoetako teknikarien zuzendaritzapean eraikiko dute zubia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!