Gaztetxoen txanda, Mendizale Astearen azkeneko txanpan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 11a, 01:00

Mendizale Astean ere gazte­txoak kontuan izan ditu Men­diriz Mendi elkarteak. Urtero bezala, ostiralez antolatu zu­en haientzat egun berezia. Au­rreko ikasturteko gazteen ir­teere­tako argazkiak ikusi zi­tuz­ten, aurrena; eta ondoren, dominak banatu zizkieten. 

Argazki digitaleko irabazleak, zehaztuta
Horrez gain, Mendiriz Men­diko XXXIX. argazki lehiaketako irabazleen berri ere eman zuten. Besteak beste, sarituak izan ziren: Rafa Zuza, Men­diari buruzko argazki onenagatik; Pedro Mª Vilchez, Pai­saiari buruzko argazki onenagatik; Iosa Moreno, Hernani gai bezala duen argazki onenagatik; eta Bilduma One­naren saria Xabier Arnaizen­tzat izan zen. 

Mª Mamerta Agirre eta Ai­na­ra Rodriguezen argazki ba­na ere aukeratu zituen epai­mahaikideek, elkarteak atera­tzen dituen irteeretako egutegietan publikatzeko.

Bazkideen Eguna izango dute datorren igandean, 18an.

Beste irteera bat, gaur
Ostiralean ez ezik, gaur ere gaztetxoen txanda izango da. Haiekin egingo dute irteera­txoa Beasaingo Murumendi mendira. Goizeko 08:30etan abiatuko dira, Biteritik.

Mendizaleen Astea, ordea, ez dute datorren igandera arte borobilduko. Orduan izango dute Bazkideen Eguna; or­duan, Antoñana-Hornillo  (996m)-Ibernaloko Ama Bir­ji­na­ren baseliza  (Santa  Kuru­tze  Kanpezu) ibilbidea egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!