Hirugarren jardunaldia izango du gaurkoa, Gipuzkoako Batel Ligak. Pasai Donibanen ariko dira, goizeko 09:00etan hasita; eta sei batel izango ditu Hernaniko Arraun Elkarteak: neskena haurretan, mutilena infantiletan eta kadeteetan, talde mixto bat eta nesken talde bat promesen kategorian, eta mutilen batel bat jubeniletan.