Dorronsorora iritsi da ‘Latxe’

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 14a, 01:00

Latxe aldizkaria Dorronsoro okindegira iritsi da. Dagoeneko salgai dago Hernanin dituen bi okindegietan; bai Akarregi 14 zenbakian eta baita Lizeaga 4 helbidean ere, datozen asteetan Hernaniko saltoki gehiagotara ere zabalduko da. Atzo, Burruntzi Dorronsorotik pasa zen eta bertan utzi zituen orain arte ateratako lau zenbakiak. Gogoratu bi euroren truke erosi daitekeela ale bakoitza edota harpidedun egin nahi duenak: latxe@kronika.eus helbidera idatzi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!