Gaur jokatuko da garai honetako lasterketarik herrikoiena, Behobia-Donostia, eta ohi bezala, Urumea ederki ordezkatuta izango da. Aurten, hain zuzen, 284 izango dira bertan: 180 hernaniar, 100 astigartar, 3 goizuetar eta aranoar bat. Hernaniar asko autobusean joango dira 08:00etan; aurretik, 07:50etan, taldeko argazkia egiteko zita jarri du Kronikak, atletismoko pistan.