Emakumeen txanda izan zen atzo errugbiko Kote Olaizolaren omenezko torneoarekin; eta gaur, gizonezkoen txanda izango da. Madrilgo Las Terrazas zelaian jokatuko dute gaur, eguerdiko 12:00etan hasita, Alcobendasen kontra.
Liderraren kontra, partidu zaila
Partidu zaila daukate aurretik Patrick Polidoriren mutilek, dudarik gabe. Izan ere, Heineken Ligako liderra da momentu honetan; gainera, garaitu gabea izaten jarraitu nahi du, eta beraz, irabaztera aterako da.
Hernanik ere, irabazteko beharra dauka, aurreko urtean baino lasaiago ibili eta lehenago salbatu nahi baitu. Zaila izango da, baina ezinezkorik ez dago!