MPB txapelketako finalerdia jokatu zuten herenegun Zornotzan Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huizik elkarrekin, eta Olatz Arrizabalaga eta Ane Villanueva bizkaitarrei 25-06 irabazita, finala jokatuko dute, larunbatean, Sopelan. Ariane Arrietak ere jokatu zuen finalerdia, baina ez zuen zorterik izan, eta finaletik kanpo geratu da. Ibañez arabarrarekin batera jokatu zuen finalerdia Arabako Saez eta Nafarroako Murilloren kontra, eta 25-06 galdu zuen.