Urtero bezala, Euskararen Egunaren bueltan Mintzodromoa egingo du aurten ere Udal Euskaltegiak. Aurten azaroren 29an egingo dute, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea, hilaren 23ra arte. Bi saio izango dira: 10:00etan bata, eta 19:00etan, bestea. izena emateko: 943 33 18 96 edo euskategi@hernani.eus. Horrez gain, gogorarazi dute asteazkenetako Kafe Tertulia bi astean behin izango dela; hortaz, hurrengo zita hilaren 21ean izango da.