Ibai-parkearen lehenengo hurbilketa herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Andre Gobaragilea ibai-parkea eraikitzen ari dira Uru­mea Berri auzoan, eta horren inguruan informazioa emateko, bilera informatibo irekia izan zen pasa den asteartean udaletxeko areto nagusian.  Hurbildu ziren herritarrek nolakoa izango den eta zer ezaugarri izango dituen ezagutu zuten.  

Urumea Berriren osagarri
Urumea Berri eremuaren osagarria izango da ibai-parkea. Bileran informazioa eman zitzaien herritarrei, eta aldi berean, proposamenak jaso­tzeko aprobetxatu zuen Udalak. Azaldu dutenez, ekarpen edo proposamen horiek «etorkizunean parkean txertatu ahal izango dira, beti ere, baldintza teknikoak batetzen baldin badituzte».
Inaugurazioa udaz­kenaren bukaerarako au­rreikusten da eta parkea Urumea Berri auzoa eta ibaiaren artean geratzen den lur eremuan kokatuko da, eta «bost futbol zelairen za­balera» izango du. Hain zuzen, «Gipuzkoako ibai parkerik haundiena» izango dela azpi­marratu du Udalak.
Bertan, hainbat gune ez­ber­dinduko dira, «aisialdi gune honetan adin guztietako asti­gartarrek ekintza ezber­di­nak» egin ahal izan ditzaten.
Batetik, etxebizitzetatik par­­­ke­rako sarbidean har­mai­lak izango dira, atsedenaldi gunea sortzeko. Zentzu ho­rre­tan, piknik eremua ere izango du parkeak, urmaela eta An­dre Gobaragileen eskulturaren on­doan. Eskultura hori izango da, hain juxtu, parkeari izena emango diona, kultura tekni­kariak proposatuta; Andre Gobaragileen Parkea izango da.
Baina parkea ez da atsede­nal­di gune soila izango; hain­bat kirol egiteko ere izango da tartea. Horrela, ibilaldiak egi­teko guneak, muskulazio ma­kinak, eta, «aurrekontu parte­har­tzaileetan hala eskatuta», bizikle­tentza­ko zirkuitua iza­n­­­go ditu parkeak.
Azkenik, txakur parke haun­di bat eraikitzea ere au­rrei­kusi du Udalak, «es­kaera ugari jaso» dituelako. Bertan, txakurrek aske ibili ahal izango dute.

Bertako zuhaitzak, ­naturarekin bat eginez
Bestalde, zonalde batean herri baratzak ere bereiztuko ditue­la azpimarratu da, «gaur egun duen eskaintza area­gotzeko». 40 dira gaur egun herri bara­tzak. Gainontzeko landarediari dagokionez, URA Agen­tzia­re­kin eta Gipuzkoako Foru Al­dun­­diarekin egin da. Erri­berako bertako espezietako zuhaizak landatu dira. Gutxi go­rabehera, lauzpabost me­tro­ro jarri dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!