Zestoara egun pasa eta hitzaldia, hurrengo planak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Kulturaz betetako udazkena ari da izaten, bereziki Ere­­ñotzun. Dagoeneko bete dute programaren ia erdia, eta azaroa eta abenduarekin osatuko dute. 
Aste hau atsedenerako utzi­ta, hurrengo larunbatean izango dute hurrengo ekin­tza; Zestoara egingo du­te egun pasa familia giroan. 
Goizeko 09:30etan abiatuko dira Ereñotzutik, eta Zestoara iristean, Ekainberri bisitatu eta bertan bazkalduko dute. Joan nahi zuenarentzat, salgai jarri zituzten txartelak, baina dagoeneko ezin dira erosi.

Kataluniaz, hilaren 15ean
Ostegunez egingo dute azaroko bigarren jarduera, hilaren 15ean. Hain zuzen, Beñat Zaldua GARAko kazetariaren bisita izango dute ereñotzuarrek; hitzaldia eskainiko du berak, Katalunia, urtebete beranduago, bidegurutzean izenburupean. Arratsaldeko 19:30etan izango da, ludotekan.

UDAZKEN KULTURALA

AZAROA
10, Egun pasa Zestoara: Ekainberri kobazulora bisita eta bazkaria. 
15, Hitzaldia: Katalunia, urtebete beranduago, bidegurutzean, 19:30etan ludotekan. Hizlaria: Beñat Zaldua, Garako kazetaria. Aurkezlea: Mikel Peruarena kazetaria.
17, Buruhandi tailerra, 16:30etan frontoian (txandak egingo dira). Izenematea Auzo udalean, azaroaren 9ra arte, bi eurotan. Haurrek heldu batekin lagunduta hartu beharko dute parte.
25, Mendi irteera, 09:30etan parketik abiatuta.

ABENDUA
12 eta 19
, Sukaldaritza ikastaroa Gabonei begira (gero bertan afalduta), 19:00ean Ur Mian. Izenematea Auzo Udalean, 25 eurotan, abenduaren 5era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!