Egun ederra izan zen atzokoa, Mundarroko infantil txikien taldearentzat. Irungo Gal zelaian jokatu zuten, Real Unionen kontra, eta berdinketa lortuta (1-1), igoera ziurtatu dute: Ohorezko Mailan ariko dira, datorren denboraldian. Azkeneko jardunaldia falta da oraindik, baina bigarren bukatuko dute astigartarrek ziur, sei puntu atzetik baitago hirugarrena, Real Union bera. Aurretik, Antiguoko liderra zortzi puntu gehiagorekin dago, oso urruti.