1984an Umore Ona Elkartea sortu zutenetik, urtero egiten dute Bazkideen Eguneko bazkaria abenduan. Oraingo honetan hilaren 16an izanen da, bi aldaketekin: batetik, larunbata izan beharrean, igandean izanen da; eta bestetik, betiko menua eskainiko dute (zizka-mizkak, marisko-paella, postrea eta kafea), baina prezioa herrikoiagoa izanen da: 5 euro, pertsonako.
Txartelak bihar arte eskuratu daitezke Umore Ona elkartean bertan edota Amaia kafetegian.