Hirugarren deialdia argitaratu du Udalak, kale arte sorkuntzarako diru-laguntzak banatzeko. Proposamenak hilaren 19ra arte aurkeztu daitezke, eta sorkuntza horietan teknika artistiko hauek erabili ahal izango dira: pintura, eskultura, argazkia, graffitia, mosaikoa edota collagea.