Oroimenaren Eguna, Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Buruntzaldeko Elkarbizi taldek eguerdiko 12:30etan jarri du zita gaur, indarkeriaren biktimak gogoratzeko egunean, Andoaingo Lopez de la Calle parkean dagoen Askatasunari eskulturaren aurrean. Bestalde, hilaren 17an, 11:00etan Andoaingo Urigain Etxean hitzaldia emango dute Hunberto Unzueta kazetariak eta Joseba Urrusolo preso ohiak: Lan­grai­ze­ko bidea, bergizarteratzetik berradiskidetzearen bila. Azken honetan parte hartzeko izena eman behar da osteguna baino lehen: ganboiturri­@­gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!