Bestelako ekonomia ereduei buruz, etzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Amaia Perez de Orozco eta Silvia Piris izango dira astelehenean Iturola Elkarlan Sorgunean (Gabriel Zelaiako eraikinean) saio berezi bat zuzentzen: Ekonomia Feminista eta Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea izango dituzte hizpide, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartzea librea da, baina aurretik izena eman behar da, internet bidezko lotura honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!