Bizilagunak ezagutzeko zita, igandeko bazkariaren aitzakian

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Berriro ere, bazkari eder ba­ten bueltan, elkar eza­gu­tzeko au­ke­ra aprobetxatuko dute hainbat hernaniarrek bi­har. Euskal Herriko hain­bat txo­kotan be­za­la, 2012az geroztik Sos Arra­za­keriak an­tolatutako Bizila­gunak eki­menarekin egingo dute bat bertako eta beste he­rrialde batzuetako bizila­gunek.

Plazan elkartuko dira, bihar eguerdiko 13:00ean, eki­taldi xume baten on­doren, bazkaltzera joateko.

26 bazkaritan, 16 herrialde
Ekimenaren helburua da, ba­tetik, jaiotzez bertakoak di­renak konturatzea ingu­ruan herrialde desberdi­ne­tako zen­bat bizilagun dauz­katen, eta haiengana gertu­ra­tzeko pau­soa ematea. Bes­tetik, berriz, etorkinek ere ber­tako lagunak egin eta bizitokia duten herria eza­gutzea.

Hernanin Amher elkartea ari­tzen da elkarlanean Sos Arra­zakeriarekin, dena antolatzen. Izena eman du­te­nak, dinamiza­tzai­le ba­ten la­gun­tzarekin, baz­kari ba­ten buel­tan elkar­tzen ditu, baten edo bes­tearen etxe­an, he­men­go eta hango jakiak pro­ba­tze­ko. Aur­ten, 26 fa­mi­liak eman dute izena, eta ho­rietako 8 bazkari, Gazte Bizi­la­gunen ar­tean egingo dira; hau da, gazte koadrilen ar­te­an egingo dituz­te elkar tru­ke­ak. Gutxi-gora­be­he­ra, 70 bat gaz­te elkar­tuko di­re­la kalku­la­tzen dute, 8 baz­kari horietan, eta beraz, pozik daude, familiak ez ezik, lagun taldeak ere biltzen dire­lako. 

Denera, 16 herrialdek egin­go dute bat: Sahara, Ma­ro­ko, Senegal, Ni­geria, Ghana, Mali, Kolonbia, Bo­livia, Peru, Nica­ra­gua, Hon­du­ras, Gua­te­ma­la, Mexiko, Mon­golia, Uzbe­kis­tan eta Euskal Herriak.

Festa, aurretik eta gero
Bazkaltzera joan aurretik, bi­har eguerdiko 13:00ean Plazan elkartuko dira eki­me­nean par­te hartuko duten guz­tiak;  gaz­teak 12:30etan, Atse­gin­degin, G1 auto­bu­sa­ren geltokian, eta handik joan­go dira Plazara. Bertan, on­gieto­rria emateko bertso­ak kan­ta­tu­ko dira eus­keraz, eta itzuli egingo dira gaz­telaniara, ingelesera, fran­tsesera eta arabiarrera. Fa­milai argazkia aterata, baz­ka­ritara joango dira.

Arratsaldean ere izango da festa, baina kasu honetan, gazteentzat; 17:30etan Gaz­tetxean elkartuko dira, mu­sika, jolasak... tarteko.

Asteartean, Karabelekon
Zita garrantzitsuena biharkoa bada ere, Karabeleko etxal­de­an beste bazkari bat egingo du­te hainbat taldek, asteartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!