Datorren asteburuan, azaroaren 17an eta 18an bina hitzaldi antolatu dira Ereñotzuko Ludotekan. Hasteko, larunbatean, 12:30etan Euskeraren ibilbidea eta tresna-bezalako balioa gaia hartuta Javier Goitiak eskainiko du hitzaldia. 18:30etan Felix Rodrigo Moraren txanda etorriko da. Gaia da Euskal Herria desde si misma en el siglo XXI; bagauda, batzarra, gizabankoa... Igandean hizlariak Maika Muñoz eta Jasone Mitxeltorena dira. 12:30etan, mikroorganismoez, mikrobiotika lurraz... ariko da Maika eta, 16:30etan, auzolanaren gaurkotasunaz, Jasone.