Abeltzainek eta bederatzi alkatek, ustiapen dekretu berriaren keja

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Nafarroako Arartekoari 27 abeltzainek eta bederatzi alkatek, horien artean Goizueta eta Aranokoek, sinatutako idatzi bat aurkeztu zaio keja bat helaraziz. 

Idatziaren edukiak Nafa­rroako Gobernua lantzen ari den abeltzaintza ustiategien inguruko foru dekretuaren inguruan sina­tzaileek egiten duten balorazioa jasotzen du eta eskaera egiten dute. 

Ingurumena eta abeltzain­tza kultura tradizionala zaindu eta elikagai osasuntsuak ekoizten dituzten eragileek, hau da; abeltzaintza tradizional estentsiboak, tamaina txiki eta ertainekoak eta dibertsifikatuak, eredu inten­tsibo industrialetik bereizketa argia egitea eskatzen zaio Administrazioari. 

Eta azken honetarako beste dekretu bat egitea, manejo honek dituen ezaugarri eta berezitasunetara eta eskualde bakoitzeko egoera eta antolamendura egokituko dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!