San Martin festan azken otargilea oroituko da

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Bihar da San Martin eguna, baina Aranon gaur ospatuko dute. Eta urtero bezela ekitaldiak antolatuko dira gaurko egunez. Aranon egun garran­tzi­tsua izanen da eta goizetik iluntzera ospatuko da.
Udalak antolatu du eta otar tailerra egingo dute Maisue­nean, paper bertziklatuarekin. Onddo eta perretxikoen inguruko tertuliarekin batera egingo da, 17:00etatik aurrera, eta iraun arte izanen da.
Onddotara plastikozko pol­tsekin ez joatea da bidali nahi den mezua eta horregatik eginen da saski tailerra. Horrekin batera esan behar da, Aranon bazela ofizioa eta azken otargilea oroitu eta omenduko dute.

Talo jatea, 20:00etan
Eta eguna bukatzeko, tripa betetzeko eta bero­tzeko ere izanen dute parada: taloak eginen dituzte eta gozatzeko au­kera izanen dute ber­tara­tzen diren guztiek, iluntzeko 20:00etatik au­rrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!