Jubilatuen Egunean Umore Ona berriz ere txiki geratu zen pasa den igandean ospatu zen bazkarian. Larunbatean mus eta truk txapelketak jokatu ziren eta sarituak honakoak izan ziren: mus txapelketan; Manolo Legarreta eta Joxe Goizuetak irabazi zuten eta azpitxapeldunak Jose Ramon Sainz de Murieta eta Eduardo Tato izan ziren; truk txapelketan Felisa Salaberria eta Paquita Goizuetak irabazi zuten eta Mari Carmen Tomasena eta Milagros Apezetxea geratu ziren bigarren.