Udazken Kulturaleko egitarauari berriz helduko diote Ereñotzun. Aurreko astea atsedenerako utzita, gaurko antolatu dute hurrengo ekintza; Zestoara egingo dute egun pasa familia giroan.
Goizeko 09:30etan abiatuko dira Ereñotzutik, eta Zestoara iristean, Ekainberri bisitatu eta bertan bazkalduko dute.
Kataluniaz, hilaren 15ean, 19:30etan izango da
Ostegunean egingo dute azaroko bigarren jarduera, azaroaren 15ean. Hain zuzen, Beñat Zaldua GARAko kazetariaren bisita izango dute ereñotzuarrek; hitzaldia eskainiko du berak, Katalunia, urtebete beranduago, bidegurutzean izenburupean. Arratsaldeko 19:30etan izango da, ludotekan.
Azaroaren 17an, igandean, buruhandi tailerra egongo da, 16:30etan frontoian. Txandak egingo dira eta izena eman behar zen atzo arte.