Galtzaur kaleko asfaltatze lanekin, trafikoan aldaketak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Datozen asteotan hasiko ditu Astigarragako Udalak, Galtzaur kaleko asfaltoa berritzeko la­nak. Datorren astearen bukaeran edo hurrengoaren hasieran jarriko dira martxan, eta bi hilabeteko iraupena izango du­tela aurreikusi dute; otsailaren hasierako bukatuta egotea espero dute, zehazki. Gai­ne­ra, tarte horretan, aprobe­txatuko dute konponketak eta hobekuntzak egiteko, Murgi Errota Bideko as­fal­toan ere.
Hori horrela, lanek iraun bitartean, alda­ketak izango dira trafikoan eta A1 autobusaren ibilbidean. Udalak azaldu duenez, Obren Saila harremanetan ja­rri da garraio pu­bli­koaren kon­painiarekin, alda­ke­ta horren beharra azaltzeko; eta aurreratu du, behar bezala ja­kinaraziko dietela herritarrei, zein aldaketa eragingo di­tuz­ten bi kaleetako asfaltatze lanek, trafikoan ere.

Galtzaurreko lanak zatika, auzoko sarrerak ahalik eta gehien mantentzeko
Obren eragina ahalik eta txiki­ena izan dadin, zatika egingo dituzte lanak, Galtzaur ka­le­an, eta «auzoko sarrerak ahalik eta gehien mantentzen» saiatuko dira. Edozein kasutan, la­nek sortu ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu die Udalak, astigartarrei.
Asfaltoa berritzeko lanekin, bidean dauden pitzadurak eta kalteak konpondu nahi dituzte, autobusen zirkulazioak eragindakoa. Izan ere, A1 autobusaren ibilbidea bertatik pasa­tzen, bi aldiz orduro, Herna­ni­tik Do­nos­tiarako norabidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!