«Sua, alfombra bat eta imajinazioa»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Izena: Ashok Iturriza Jimenez
Jaio: 1986.06.02
Bizitokia: Hernani, Martindegi
Lanbidea: Hezitzaile izateaz gain, arotza, pailazoa, magoa...

Zure bilakaera erotikoa egurrean zizelkatu beharko bazenu, zer ikusiko genuke bertan?
Hasieran kaosa ikusiko litza­teke, sexu, droga eta punk askorekin. Gero, hutsune handi bat, maitasun falta moduko bat. Eta apurka-apurka, maitasun sai­akera gero eta landu, polit eta zainduagoak, eguzkilore eta pailazo sudur batekin amaituko zelarik.

Magia erabili al duzu noizbait ligatzeko?
Bai noski, zigarroa desa­gerrarazteko trikimailuak adibi­dez, elkar ukitzeko aukerak joku polita sortzen du.

Pailazo bezela barre algarak ereiten dituzu, garrantzia al du umoreak maindire artean?
Maindire arteko momentua barre artekoa izatearen garran­tzia eta plazera ikasten joan naizen zerbait da.

Bonsaiek mimo handia behar dute, harremanak ere mimoz zaintzea gustatzen zaizu?
Mimoak ematea asko gustatzen zait, jasotzea gehiago kostatzen zait.

Kanikak anitzak dira, kolore eta tamaina ezberdine­takoak...harreman erotikoetan ere horrelakoak al gara?
Pertsona adina erotika daude, gure barne kanikak ateratzeko aukera-ausardia izatea beste gauza bat da.

Zer eraikiko zenuke gustora eta zeinekin?
Etxe asko zuhaitzetan min­dutako haur bakoitzarekin eta berarentzat.

Bidaietan bizitako hizkuntzetatik, zeinek erakarri zaitu gehien?
Belarrira mantso-mantso fran­tsesez hitz egiteak, zalantzarik gabe.

Egunerokoan aurpegia kolorez margotzeko tentazioari eusten diozu?
Kolorez ez baina begiak mar­gotzeari bai.

PLAZERREN PUTZUA

Jostailu erotikoak egiteko egur aproposa?
Ezpela.

Bidaia erromantiko bat?
Isabara.

Zure armairuko galtzerdi pizgarrienak?
Nireak ez direnak.

Suaren inguruan egiteko plan bihurri bat?
Alfonbra bat eta imajinazioa.

Ligatzeko teknika erabiliena?
Bakoitzari behar duena ematea.

Gune pizgarri bat
Sukaldeko barra.

Asetzeke duzun desira bat
Orgia bat frantses askorekin.

SEX-ALDIA BUKATU...

Nola esan ...?
Maite zaitudala.

Tatxan! Eta orduan...
Dena bukatu zen.

Begirada batek..?
Nire mundua aldatzen du (eta taberna batean gehiago).

SASIGALDERA

Zer esango zenioke parrandatik kanpo ligatu nahi duen lagun bati?
Ikastaroetan apuntatzeko (jende asko ezagutzen da bertan) eta laguntza nahi badu, Plax! Sexu aholkularitzara joateko.

PLAX! Hernaniko udaleko sexu eta bikote aholkularitza da. Aurrez-aurreko doako arreta zerbitzua ematen dugu. Sandiusterri 1 zenbakian dugu bulegoa. 
Hitzordua egiteko: 656 544 606 (deitu edo bidali whatsapp bat), www.hernani.eus/sexu
eta facebook.com/plaxhernani

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!