«Aurretik ibilitako jende berria iritsi zaigu aurten eta goiko postuetan ibili nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Waterpoloa Gipuzkoara Her­na­nitik sartu zen. Iñaki Iurra­mendiren gidaritzapean 80­garren hamarkadaren erdi­aldean Gipuzkoako lehenda­biziko taldea sortu zen. Talde horren partaide ziren besteak beste: Iurramendi anaiak (Iñaki, Iosu eta Joseba),  Xabier Balerdi, Jose Luis Fernández, Eduardo Vázquez, Luis Goñi, Javier Seminario, Ibon Men­doza... Portugaleten jokatu zuten lehenengo partidua eta 14-1 galdu zuten. Gipuzkoar talde batek jokatzen zuen lehen­dabiziko partidua izan zen. 

30 urtetik gora pasa dira ordutik. Hernani erreferente zen Gipuzkoako waterpoloan urte askotan, baina leku hori galtzen joan zen urteak pasa ahala, beste talde batzuen bultzadarengatik. Orain, bere lekutxoa nahi du berriz ere eta indartze bidean dabil. 

Jon Imanol Fernández Sánchez da entrenatzailea eta orain aste gutxi hasi zuten denboraldi berria. Hernani Wa­terpolo taldea Euskadiko Biga­rren Mailan dabil joka­tzen eta nesken taldea berresku­ra­tuko dute, jubenil mailan. «Aurten jende berria etorri zaigu, aurretik ibili­takoak, eta itxaropentsu hasi dugu den­boraldia. Itxura ona du tal­deak, Liga bi multzotan dago banatua eta gure asmoa da goiko postuetan ibiltzea».

Multzo batean sei talde daude eta Hernaniren mul­tzoan bost. «Nahiz eta talde bat gutxiago egon sailkapeneko lehendabiziko hirurak beste multzoko lehendabiziko hiru­rekin igoera fasea joka­tzen dute. Eta guk hor nahi dugu sartu, nahiz eta igoera lortzeko mailarik oraindik ez dugun». 

Orain arte hiru partidu jokatu dituzte; Getxo, Gas­teizeko Lautada eta Burgoseko Castellaeren kontra.  «Etxean jokatu ditugu hiru partiduak eta Getxo eta Lautadaren aurka galdu egin genuen eta Caste­llaeren aurka irabazi». Lehen­dabiziko itzulia amai­tzeko bart gauean Loiuko Lauro ikasto­laren kontra jokatu zuten. «Getxo eta Lautada dira talde indartsuenak».

Lehendabiziko zortzi parti­duak jokatuta amaituko dute lehenengo fasea eta ondoren beste multzoko taldeen aurka hasiko dute bigarren fase era­bakiorra. «Apirilean amaitzen da denboraldia». 

Fortunarekin batera jubenil neskak eta senior taldea
Aurten bi talde ditu Hernanik eta horietako bat Fortunarekin batera lehiatzen da. «Senior mutilen taldea daukagu Eus­kadiko Bigarren mailan eta bestetik nesken jubenilena ere bai. Fortunarekin hitzarmen bat sinatu dugu eta biak elkarrekin taldea osatu da». Pasa den urtean jubenil mu­tilekin gertatu zen gauza berdina eta kadete mistoan ere elkarrekin aritu dira. 

Berriz ere indarra hartzeko bidean dabil lanean Jon Ima­nol Fernandez. «Taldea erabe­rritzen ari gara. Harro­bi­arekin lanean ari gara eta oinarrizko lana sendotu nahi du­gu. Az­pitik hasi eta goraka hazteko bidea egin nahi da klubean. Eskolekin elkar­la­ne­an eta es­kola kirolaren bultza­darekin gaz­teak ani­matu nahi ditugu water­poloa egitera. Iku­si de­zaten nolakoa den kirola eta zer­gatik ez, hasi daitezen kirol erakargarri honetan jo­ka­­tzen». 

Jon Imanolek argi du oinarrizkoa dela gaztetatik waterpoloaren kontzeptuak har­tzea. «Asko nabaritzen da. Harrobi sendoa duten taldeak dira gero joko maila altuena dutenak. Nola jokatzen den gaztetatik ikasten da. Gure asmoa hori lortzea da, gazteak disfrutatzea eta kirol ‘eze­zagunera’ hurbiltzea». 

Ez da ahaztu behar water­poloa izan dela, mutilen estatu mailako selekzioetan, Munduko eta Olin­piar txapeldunak ge­ratu diren lehenengo kirola. 1998an osatu zuten bidea Pertheko Munduko Txapel­ketan, 1996an Atlantako Joku Olinpikoetan txapeldun geratu eta gero. 

Balioan jarri behar da Her­nanik izan duen historia kirol ho­netan. Gipuzkoan bidea ire­ki­tzea ez baita beti xamurra. «Aitzin­daria izan da Hernani. Orain badaude taldeak zerotik hasi eta asko indartu direnak. Na­hiz eta gu izan lehen­da­bi­zi­koak, orain guk egin behar dugu bide hori».

Horrexegatik egiten du dei Jon Imanolek gazteak animatu daitezen. «12, 13, 14 urte ego­kiak dira kirol honetan has­teko, baina gazteagoekin saia­tzen ari gara. 10-12 urtetik au­rrera tokia egiten dugu».

«Nahiz eta Gipuzkoan Hernani izan aitzindari, orain guk egin behar dugu zerotik hasi eta gorako ibilbidea gazteekin lanean hasita»

Euskadiko lehendabiziko mailan daude Donostiako For­tuna eta Waterpolo Donosti, Irungo Bidasoa eta Eibarreko Urbat taldeak.  Hernaniren mai­­­lan dago Donostiako Easo. 

Waterpoloko talde gehienek duten arazoa entrenatzeko le­kua izaten da. «Erabil­tzai­leak daudenean zaila da entrena­tzea. Egia esan igeri­leku berriarekin gauza ez da asko aldatu. Instalakuntza be­rritu da, tarteren bat lortu du­gu, osti­raletan txikiekin lan­tze­ko, baina seniorrek eta jubenilek zortzietatik aurrera entrenatu behar izaten dugu lehen ge­rta­tzen zen bezela. Baloiarekin entrenatu behar izaten da eta horretarako lekua behar da. Ez da erraza. Bederatzietatik au­rre­ra igerilekua guretzako ge­ra­tzen da, ez da gutxi».

27 jokalari guztira eta gaztetxoetan gehienak neskak
Gaztetxo gutxi daude, baina badauzkate. «Neskak dira ge­hi­enak. Lortu dugu maila des­ber­dinetan neskak eduki­tzea; behetik hasi eta jubenilak arte. Guretzako garrantzitsua da jokua ikastea eta disfrutatzea».

Guztira 25-27 jokalari ditu klubean Hernanik. «Egunero gaude igerilekuan entrena­tzen. Kepak orain atera berri du entrenatzaile titulua eta bien artean nesken entre­na­menduak eramango ditu­gu». 

Gurasoen laguntza ere es­ker­tzen du Jon Imanolek «gazteen bidaie­ta­rako». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!