Liderraren kantxan, partidu zaila

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Ez dute nahi bezain ondo hasi Mundarroko neska kadeteek, zazpi partidutik bakarra irabazita; baina lan zaila daukate asteburu honetan, bigarrena lortzeko. Usurbil liderraren kantxan jokatuko dute gaur, arratsaldeko 17:30etan hasita. Oso indartsu dabiltza usurbildarrak, eta jokatutako zazpi partiduak irabazi dituzte, orain arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!