Batxe batean sartu da Mundarro, Erregional Preferenteen mailan: ligako aurreneko bost partiduak irabazi ondoren, azkeneko hiruak galdu ditu. Hori horrela, bolada txarrari bukaera emateko gogoz daude astigartarrak, eta garaipenaren bila joango dira gaur, Tolosara. Usabalen jokatuko dute, arratsaldeko 17:45etan, bertako taldearen kontra. Sailkapenean, bost puntu atzetik dauzkate tolosarrak.