Udal aurrekontuak aurkezteko, sei zita

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Aurreko asteko Plenoan onartu zituen Astigarrako Udalak, datorren urterako udal aurrekontuak. Eta datozen egunetan, auzoz auzo aurkeztuko dizkie, herritarrei. Horretarako, sei zita jarri dituzte.
Asteartetik ostegunera bi­tar­te izango dira bilerak, sei toki ezberdinetan. Eta bakoi­tzean, zonalde jakin batzuetako biztanle, elkarte edo taldeei luzatu diete gonbitea, bereziki. Udaletxeko pleno aretoan izan­go da aurrenekoa, asteartean, eguerdiko 13:30etan; eta ho­rre­tara, kultur eta kirol elkarteak, Harituz elkartea eta jubilatuak deitu dituzte, bereziki.
Asteartean bertan, baina arra­tsaldean, Santiomendi eta Ermañako bizilagunekin bilduko dira, 18:30etan Plazetxen. Eta iluntzean, Perurena eta Bentetako biztanleekin elkartuko dira, 20:00etan Perure­na­ko frontoian.
Asteazkenerako jarri dituzte hurrengo bi zitak: Oialume eta Ergo­biako bizilagunekin, 18:30etan Estankon; eta Arro­bi­txulo eta Urumea Berri­ko­e­kin, 20:00etan lokalean.
Ostegunean izango da azke­neko bilera, erdiguneko bizilagunekin, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan hori ere.
Bilera horietan, 2019ko udal aurrekontuak aurkezteaz gain, astigartarren proposamenak eta ideiak ere jaso nahi dituzte, 2020ko aurrekontuei begira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!