Haurrei bereziki zuzendutako pelikula jarriko dute gaur, kultur etxean: Leo Da Vinci, Mona Lisa misioa, marrazki bizidunetakoa. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, kultur etxean, 2 euroan. Euskeraz izango da, eta 82 minutu irauten du filmak.
Leonardo Da Vinci da protagonista; eta bere asmakuntza eta aurkikuntzen artean, badauka ilusio berezi bat: hegan egitea. Abentura horrek Montecristo irlara eramango du, lau lagunekin batera: Lorenzo, Agnes, Niccoló eta Lisa; azken horretaz maiteminduta dago Leo, berak jakin gabe.
Irla horretan, altxor bat aurkituko dute, itsaso azpian. Baina laster konturatuko dira, arriskutsua dela beraien misioa: pirata talde batek eskuratu nahi du altxorra, edozein trikimailu erabilita ere.
Leonardo Da Vinci Errenazimenduko polimata ezagunean inspiratuta dago pelikula, eta Sergio Manfio zuzendari italiarraren lana da.