Kitto garagardo berezia aurkezteko festa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Ekainean berriro ateak zabalduta, martxa ederra hartuta da Kitto taberna, razio, pintxo eta bokadilo eskaintza za­balarekin. Eta oraingoan, IPA motako garagardo berri bat aurkeztera dator, Kitto izena hartuko duena: mikatzagoa eta kolore apalekoa, oso erraz edaten den garagardoa da, Basqueland Brewing Projectekin batera egin dutena.

Datorren ostiralean aurkeztuko dute, azaroaren 16an: festa antolatu dute 19:00etatik aurrera, Kitto tabernan bertan, eta musika ere izango da zuzenean, 20:30etara arte. Baina Kitto garagardoa bakarrik ez, Estrella Galiciaren Brewdog Pony eskoziarra ere aurkeztuko dute, freskagarria, afrutatua eta apur bat lehorra. Egun horretatik aurrera egongo dira biak, kañeroan zein botilan. 

Izan ere, Kittoren asmoa da, kañerotik ere mota ezberdinetako garagardoak probatzeko aukera eskaintzea herritarrei, garaiaren arabera aldatuz.

Kitto Taberna - Ezkiaga 4 - Hernani

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!