Negulekuetarako, asteazkenera arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Zabalik dago epea, Xaguxar aisialdi taldearen Negulekuetan parte hartzeko. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4rako astegunetan izango da (10:00-13:00), Herri Eskolan, 2006-2014 urteetan jaiotakoentzat. Eta izenematea zabalik dago, datorren asteazkenera arte, kultur etxean. 40 euro dira, baina hobariak daude familia ugarien eta bi senideren izene­mateen kasuan. Zaintza zerbitzua ere izango da aukeran, goizeko 08:30etatik aurrera, 20 euro gehiagoren truke (aldaketa izan da ordutegian eta prezioan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!