Sagardoaren bueltan egin zuten Zilegi Eskola, joan den asteartean, Zapiain sagardotegiko bisita gidatuarekin. Eta hurrengoan, ardoa izango da protagonista. Ardo dastaketa antolatu dute AEK euskaltegiaren lokalean (Nabarra Oñatz kalea), bi txandatan: goizeko 09:30etan aurreneko, eta arratsaldeko 18:00etan bigarrena.
Mikel Salvador adituaren eskutik, ikasiko dute nola egin ardo dastaketa, eta nola bereizi ardo motak, koloreak, usainak edota zaporeak.
Partehartzea doakoa izango da, baina aurrez eman behar da izena: euskaldegian bertan, edo astigarraga@aek.eus.