Alkizatik Ernioko tontorrera, mendi irteera bihar zortzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Irailean Aizkorrira eta urrian Artikutzara joan ondoren, da­to­rren astebururako jarri du zita Mundarro Kirol Elkarteak. Eta oraingoan, Ernioko tontorrera (1.075 metro) igoko dira, Alki­za­tik abiatuta.

Igandean izango da hori, azaroaren 18an, eta parte har­tzeko, zabalik dago izena emateko epea. Apuntatzeko, kiroldegira jo behar da, edo idatzi kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikora.

Irteeraren egunean, goizeko 08:30etan jarri dute zita, Jose­ba Barandiaran plazan. Bertatik, kotxe partikularretan joango dira elkarrekin, Alkizara. Han­dik hasiko dute mendi buelta, eta bertan bukatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!