Beste kontrario zuzen bat aurrean, kiroldegian bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Aurreko asteburuan atseden hartu ondoren, etxean jokatuko du berriro Mundarrok, mu­tilen Gipuzkoako 1go mailan. Eta azkeneko partiduan bezala, kontrario zuzen bat hartuko du kiroldegian, bihar goizeko 11:15etan hasita: Bosteko Irauli. Sailkapenean laugarren dago talde donostiarra, lau garaipenekin. Bat gutxiago daukate asti­gartarrek, eta bihar irabaziz gero, aurreratu egingo di­tuz­te donostiarrak, sailkapenean.

Gipuzkoako bigarren mailako neskek, berriz, Zarautzen jokatuko dute gaur. Arratsalde­ko 18:30etan izango da partidua, Antonianos kirol­degian. Den­bo­raldiko aurreneko garaipena lortu nahi dute astigartarrek, baina lan zaila dau­kate gaurkoan, Zast liderraren kantxan ariko baitira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!