«Guztiok egin behar genuke bat, injustiziei aurre egiteko»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 9a, 01:00

Palestinar herriarekiko solidaritaterako nazioarteko egu­na da azaroaren 29a, eta ordurako, ahalik eta sinadura ge­hien biltzen saiatzen ari da The other Jerusalem proiektua, Europar Batasunean eta Nazio Batuen erakundean aurkezteko. Sinadura horiekin erakundeei eskatu nahi zaie Israel­go agintariei erantzukizunak es­katzeko eta Jerusalengo pa­lestinarrek bizi duten bazterkeria sistemarekin bukatzeko.

Kanpainaren berri ematen ari dira Polonian, Txekiar Erre­publikan, Eslovakian, Bel­gi­kan eta Espainiako Esta­tu­an, eta astelehenean Herna­nin izan zen Dalia Nassar aktibista.

«Guk sinatuko dugu»
Harrera egin zioten udaletxean Dalia Nassarri, besteak beste, Luis In­txauspe alkateak, Garazi Etxa­rri berdintasunerako zi­ne­go­tziak eta Damian Pedrosa po­litika sozialetarako zinego­tziak. Nassarrek okupatutako Jerusalemen bizi diren palestinarren egoeraren berri eman zien, eta «nazioarteko parte-hartzea» eskatu zuen, «erresistentziarako geratzen den aukera bakarrenetakoa» delako.

Udal ordezkariek ziurtatu zioten «norbanako bezala eta erakunde bezala ere sinatuko» dutela eskaria. Era berean, adi entzun zituzten Na­ssarren azalpenak, eta feminismoaren inguruan eman zuen ikuspegia, Union of Pa­lestinian Women Committees elkarteko ordezkaria den aldetik. «Mundu arabiarraren iru­di bat daukagu erreala ez dena; feminismoa Europatik haratago doa». 

Eskerrak eman zituen Na­ssa­rrek. «Guztiok egin behar genuke bat, injustiziei aurre egiteko».

Master Plana, palestinarrak botatzeko
MunduBat gobernuz kanpoko erakundeak bultzatu du The Other Jerusalem proiektu­a­, «zalantzan jartzeko israeldarren legez kanpoko okupazioa Jerusalem ekialdean, eta bateratutako Jerusalem ho­rren irudi faltsua».

Dalia Nassarrekin batera  kan­­painaren berri ematen ari da Rami Saleh aktibista ere, baina Madrilen zenez, Na­ssa­rrek eman zituen datuak Hernanin.

Nazio Batuetan eta Europar Batasunean aurkeztuko den agiria sinatu daiteke ‘theotherjerusalem.org’ webgunean.

Besteak beste, gogorarazi zuen Nakba egunean, 1948an, «Palestina milizia israeldarrek okupatu zutela eta Jeru­sa­lem mendebaldean 28.000 pa­lestinar etxeak uztera be­hartu» zituztela. Era berean, azaldu zuen «1967an hiri za­harreko auzo palestinar aberatsenean 950 etxe utzi behar» izan zituztela, eta «135 etxe suntsitu» zituztela. Hau guztia, «Mas­ter Planaren baitan sus­ta­tutako politiken barruan ko­katzen» da: «Jeru­sa­lemen bizi diren israeldar kopurua haun­ditu eta palestinarrak hi­ritik botatzea da helburua. 2020rako Jerusalengo palestinar kopurua %40 izatetik %30 izatera jaitsi nahi da». Datu gehiago ere eman zituen, adibidez, palestinarrek etxeak eraikitzeko bizi dituzten traben inguruan, eta datu guztiak «Jerusalengo Udalekoak» direla azpimarratu zuen.

«Jerusalengo emakume palestinarren erresilientzia haunditu nahi dugu» 
MunduBat erakundearekin ba­­tera elkarlanean aritzen dira erakunde palestinarretako ba­ten kide ere bada Nassar. «Gi­zon eta emakumeen arteko berdintasunean biziko den gi­zar­te zibil, demokratiko eta progresista baten alde egiten dugu, eta Jerusalengo emakume palestinarren erresilien­tzia haunditu nahi dugu, isra­el­darren okupazioaren aurrean bereziki sufritzen dutelako».

Jerusalengo errefuxiatu kanpamenduetan egiten du lan, «pertsonak daudelako han, bakoitza bere istorioekin; ez dira zenbakiak». Besteak bete, hiritartasunik ezak sor­tzen dituen eskubide urraketak, legez kanpoko kartzelaratzeak, umeen espetxeratzeak... izan zituen hizpide.

Autodeterminazioa helburu
Azkenik, gogorarazi zuen «1947a baino lehen 3 komunitate armonian bizi» zirela. 

«Zazpi urterekin gogora­tzen dut amarekin joan nin­tzenean Jericho auzora. Lur asko ikusita, amari galdetu ni­on zergatik egiten genuen borroka juduen kontra; nahikoa lur bazegoela errefuxiatu palestinarrak itzul­tzeko. Asko ha­serretu zen ama, eta esan zidan ez esateko berriro ‘judu’ hitza. Haiek israeldar sionistak zirela. Ez genuela inolako arazorik lurralde okupatutik kan­po bizi ziren juduekin». Ho­rre­la ulertu zuen Na­ssarrek palestinarren borroka zein zen. «Ez gara ari lur puska batengatik bakarrik; borrokan ari gara errefuxiatuek beren lurraldera itzultzeko duten eskubidearengatik, espetxeratu politikoen askatasunarengatik eta herri palestinarraren autodeterminazio eskubidearengatik». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!