Ugaitz Errazkin presoa, kalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 9a, 01:00

Absolbitu eta aske utzi dute Ugaitz Errazkin preso hernaniarra. 2012an atxilotu zuten, eta Frantzian 6 urteko kondena beteta, Espai­niaratu egin zuten urtearen hasieran. Asteartean pasa zen epailearen aurretik, eta atzo utzi zuten aske. Gaur iritsiko da Hernanira, Etxeratek jakinarazi duenez. Bestalde, ostiraleroko zitan bat egiteko dei egin dute Herna­ni­ko preso eta iheslarien senide eta lagunek, 20:00etan Plazan, enkarteladarako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!