Astelehenetik ostegunera, egunero hitzaldi bana antolatu du Mendiriz Mendik, Mendizale Astearen barruan. Horrela, Patagonia, Etiopia, Nepal eta bestelako zonaldeetako mendi inguruak ezagutzeko aukera izan da, hainbat bidaiariren ahotik.
Astea borobiltzeko, berriz, ekitaldi berezia egingo da gaur, 18:00etan hasita, Biterin. Aurrena, gaztetxoekin egindako irteerak ikusi eta dominak banatuko dira, eta argazki digitalen lehiaketako sariak banatuko dira gero. Urtean zehar egindako jardueretako argazkiak ere jarriko dira.
Bi irteera, azaroan
Bestalde, Mendizale Astea borobiltzeko, Bazkidearen Eguna izendatu dute hilaren 18a: Antoñana-Hornillo (996m)-Ibernaloko Ama Birjinaren baseliza (Santa Kurutze Kanpezu) ibilbidea egingo dute.
Ez da hil honetako bakarra izango; igandean, 08:30etan Biteritik aterata, gaztetxoekin Murumendi igoko dute.