Gaztetxoekin Murumendi (868m) igotzeko proposamena egin du Mendiriz Mendik iganderako. Biterin 08:30etan elkartuta abiatuko dira Ordizia eta Beasain artean dagoen mendi gailur honetara. San Marinatik igo eta Mandubira jaitsiko dira. Gaztetxoenentzat 2 euroko prezioa du, eta helduentzat, 6.