Mendizale Astearekin jarraituko du gaur ere Mendiriz Mendi elkarteak. Apalatxeak proiekzioa eskainiko dute gaur, arratsaldeko 19:30etan hasita, Biteriko areto nagusian. Appalachian National Trailen inguruan arituko da, 142 eguneko eta 3.523 kilometroko zeharkaldiaz, lehen mailako baso-masa ikusgarri batean barrena dabilena. Ohi bezala, bertan izango da Jon Galdos, proiekzioaren zuzendaria.