Aurreneko partidua gaur, Binakakoa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 8a, 01:00

Erremonteko neguko lehia­rik garrantzitsu­ena aurkeztu zuten herenegun Galarretako fron­to­i­an: Binakako Txapel­keta. Uterga-Azpiroz eta Jua­ne­nea-Endikaren arteko parti­duarekin hasiko da Ligaxka gaur, eta abenduaren 8ra bitarte luzatuko da. 

Aurreneko partidu honetan bertan izango da aurreko urteko irabazleetako bat: Uterga. Etxeberria IIIarekin jokatu zuen, iaz.
Gaurko jardunaldiko biga­rren parti­duan hasiko da Li­gax­ka; arratsaldeko 16:00etan hasiko da saioa, Galarretan.

Sei bikote, lehian
Sei bikotek hasiko dute lehia, aurreneko Ligaxkan: Ansa II eta Barrenetxea IV herna­nia­rra; Urriza eta Larrañaga; Ma­txin III eta Ion; Uterga eta Az­piroz; Ezkurra II eta Etxe­berria III eta Juanenea eta Endika.

Gaurtik hasi eta hilabetez, Ligaxka jokatuko dute, denak denen aurka. 

Ostegunetan eta larun­ba­te­tan jokatuko dira norgehia­gokak, eta aurkez­penean azal­du zu­tenez, aurreko urtee­tako puntua­zio-sistema be­ra erabi­liko dute aurten ere: irabaz­lea­­rentzat (40 puntu), 4 pun­tu; 36-39 tanto bitartean egi­ten dituena­rentzat, 2 pun­tu; 32-35 tanto bitartean, pun­tu bat; eta 32 tanto azpitik egi­nez gero, ez dute punturik ge­hituko.

Horren arabera puntuazio al­tuena lortzen duten lau bi­koteak pasako dira fina­ler­dietara. 

Abenduaren 15ean eta 22an izango dira finalerdiko bi partiduak; ondoren, abenduaren 29an jokatuko dute finala, bi bikote onenek.

Abenduaren 29an, finala
Abenduaren 15ean eta 2an jo­katuko dituzte finaler­die­tako bi partiduak. Aurreneko zi­tan, Ligaxka au­rre­neko pos­tu­an bu­­­ka­tzen duen bikoteak lau­garrenaren aurka lehia­tuko da; biga­rre­nak, aldiz, hiru­ga­rrena izan­go du aurrez aurre, bigarren finalerdian. Bi par­tiduak irabazten dituen biko­tea pasako da finalera, ba­koitzak partidu bana ira­baz­ten badu, tanto gehi­en egiten duena pasako da eta berdinke­tak jarraituz gero, biga­rren finalerdiaren irabaz­lea izango da finalera pasako dena. 

Horren ondoren, finalean izango dira bi bikote onenak, abenduaren 29an, larunbatez, beren indarrak neurtzeko. Orduan erabakiko da, hain zuzen, bietako nork jan­­tziko duen Binakako Txapelketaren 48garren edizioko txapela. 

Bakarkako sariak, ere bai
Urtero bezala, bakarkako sa­riak ere izango dira aurten. Bi sari banatuko dituzte, buka­e­ran, txapelketako aurrelari eta atzelari onenei. Horrez gain,  fina­leko pelotari onenari ere sa­ria emango zaio, beste behin ere. 

 

48. ERREMONTEKO BINAKAKO TXAPELKETA


 Sei bikote:
Ansa II eta Barrenetxea IV herna­nia­rra; Urriza eta Larrañaga; Ma­txin III eta Ion; Uterga eta Az­piroz; Ezkurra II eta Etxe­berria III eta Juanenea eta Endika.

 Egutegia:
- Ligaxka: gaurtik, azaroaren 8tik, abenduaren 8ra bitarte. Partiduak ostegun eta larunbatetan izango dira.
- Finalerdiak: abenduaren 15 eta 22an. Ligaxkako 1.a Vs. 4a eta 2.a Vs. 3.a. 
- Finala: abenduaren 29an, partiduen irabazleen artean. 

 Sariak:
- Bikote irabazleari.
- Bakarkako sariak: aurrelari onena, atzelari onena eta finaleko jokalaririk onena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!