Emaitza gazi-gozoak izan dituzte CD Hernaniko pelota saileko pelotariek; horien artean, onena Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga pelotariek lortu zutena izan zen. 22-16 irabazi zieten Ilunpeko Egiguren eta Salegiri, eta beraz, datorren denboraldi honetan Ohorezko Mailak jarraitzeko aukera lortu dute.