Zikuñaga beldurraren etxe bilakatu zuten auzotarrek!

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 01:00

Beren mozorroekin alai eta irribarretsu jaitsi zen hernaniar pila Zikuñagara larunbatean, eta beldur aurpegiekin egin zuten buelta, Zikuñagakoei esker. Beste behin ere, Halloweeneko labirinto ederra egin zuten, denek ondo pasatzeko modukoa. Dena den, jarrera guztiak ez ziren txalotzekoak izan, izan ere, Zikuña­gako Ama auzo elkarteak salatu du «antolakuntzak karpa batzuk jarri zituen eguraldiaren babeserako, eta jaso­tzean puskatuta aurkitu ditugu». Horregatik, batzuen jarrera «gaitzetsi» egin dute. Besteentzat, aldiz, esker hitzak besterik ez dituzte: «eskerrak eman nahi dizkiegu labirintora gerturatutako guztiei; mozorroak landu dituztenak txalotu nahi ditugu, eta nola ez, hau guztia posible egiten duzuenoi: hoberenak zarete!!!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!